Ikurrinaren aldeko ostiraleko manifestazioaren deitzaileak helegitea aurkeztuko du bihar. Herrizaingo sailak lehengo igandeko manifestazioa debekatzeko erabili zituen arrazoi berak eman ditu ostiraleko manifestazioa debekatzeko. Herrizaingo sailak esan duenaren arabera, Garzon epaileak bi auto dauzka eginda, 2002ko abuztuaren 26koa bata, eta irailaren 6koa, bestea. Bi auto horietan, Batasuna-EH-HBri manifestazioak, kontzentrazioak eta ekitaldi publikoak egitea debekatzen zaio.
Herrizaingo sailak lehengo igandean gertatutakoa gogorarazten du behin eta berriro. Datorren ostiraleko manifestaziora joateko deialdia, lehengo igandekoa bezala, Iñigo Baldak Donostiako Batasuneko zinegotzi ohiak eta Araitz Zubimendi SAko parlamentarioak egin zutela gogorarazten du Herrizaingo sailak.
Deitzailearen abokatuak manifestazioaren deialdia Batasunarekin erlaziorik ez duen partikular batek egin zuela defendatzen du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztu duen helegitean. Abokatuaren ustez, oinarrizko eskubide bat ezin diote inori kendu.
Helegitea
Ikurrinaren aldeko manifestazioaren deitzaileak helegitea aurkeztuko du bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu