Komunikabideak

Ikusmin handia eta ilusioa izan dira nagusi Hamaika taldearen aurkezpen ekitaldian

2006ko irailaren 19a
17:10
Entzun
Euskal Herriko sei enpresa indartsuk osatu dute Hamaika Telebista Hedatzeko Taldearen aurkezpenak komunikazio arloko jende ezagunaz gain, politika, kultura, kirola eta gizarte alorretako pertsona ezagun asko bildu dira Bilboko Euskalitiumean. Pozik, gustura, ilusioz agertu dira guztiak. Bereziki horrelako proiektu handi batean ezaugarri ezberdinetako sei enpresa garrantzitsuk bat egin dutelako eta elkarlanean ariko direlako.

Besteak beste, aurkezpen ekitaldian eta ondorengo hamaiketakoan Mertxe Aizpurua, Martxelo Otamendi, Patxi Gaztelumendi, Hur Gorostiaga, Estitxu Fernandez eta Josetxo Lizartza kazetariakizan dira. Baita Andoni Ortuzar ere, Eitbko zuzendaria. Politika munduko ordezkariak ere hurbildu dira Hamaika taldearen egitasmoaren berri jakitera. Tartean, Gotzon Lobera (Bizkaiko Foru Aldundia), Juan Jose Petrikorena (Batasuna), Mikel Basabe (Aralar), Rafa Diaz Usabiaga (LAB) eta Joxe Elorrieta (ELA) izan dira.

Bestalde Juan Mari Torrealdai, Gotzon Garate eta Laura Mintegi idazleak eta Andres Urrutia euskaltzainburua ere bertaratu dira. Hainbat kirolarik ere bat egin dute proiektu berri horrekin. Besteak beste, Josune Bereziartu eskalatzailea, Oinatz Bengoetxea eta Pablo Berasaluze pilotariak, eta Miguel Madariaga, Igor Gonzalez de Galdeano eta Igor Anton Euskaltel txirrindulari taldeko kideak izan dira bertan. Musikariek ere ez dute huts egin eta Kepa Junkera eta Alex Sardui jendetzaren artean izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.