Tolosako Ospitalean diren arren, Imanol Gomez gazte donostiarraren familiak ez du oraindik gorpua ikusterik izan. Autpsia egin arte eta ikerketarako behar dituzten aztarnak jaso arte ez dutela aukera hori izango agertu die Frantziako Poliziak. Hori dela eta, kexu agertu dira senitartekoak eta haien abokatuak. Gomez herenegun hil zen, Frantziako Poliziaren arabera, jendarmeen kontrol batetik ihesika zihoala auto istripua izanda. ETAko kidea izatea leporatzen dio Poliziak.
Istripua eta heriotza herenegun gertatu baziren ere, atzo arte Frantziako Poliziak ez zuen jakinarazi nor zen hildakoa.
Autopsia gaur arratsaldean egingo diote, Tolosako Ospitalean. Polizia iturrien arabera, Flaugnacen, Cahorsetik hurbil, izan zuen istripua Gomezek: jendarmeek ohiko kontrol bat jarri bide zuten, eta hura ikusi eta ihes egiten saiatzean, arbola bat jo zuela diote iturri horiek.
Imanol Gomez Gonzalezek 27 urte zituen eta Donostiako Altza auzokoa zen.
Imanol Gomezen familiak ez du oraindik gorpua ikusterik izan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu