Imanol Murua Uria kazetariak (Zarautz, 1966) Argia eta Jakin aldizkarietan eta Egunkaria, Egunero eta BERRIA egunkarietan egin du lan. Orain eszedentzian dago BERRIAn.
1996an Rikardo Arregi Saria jaso zuen, Erreportaje Sailean, Humberto Unzuetarekin batera Irlandako bake prozesuari buruz Egunkaria-n argitaratutako lanengatik. 2006an Rikardo Arregi Sari Nagusia jaso zuen, BERRIAn Politika Sailean idatzitako lanengatik. 2008an prentsa idatziko Argia Saria irabazi zuen, BERRIA Politika arloan idatzitako lanengatik.
Hainbat liburu ditu idatzita:
- Suetena Belfasten (1996, Susa), Humberto Unzuetarekin batera.
- Palestina zauritua (1998, Susa).
- Geronimo (1999, Elkar). Biografia.
- Jesus Atxa Agirre (2008, Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritza). Biografia.
- Euskaltzaindia, Ekin eta Jarrai (2009, Euskaltzaindia), Joan Mari Torrealdairekin batera.
- Esan eta Egin. Joxe Elorrietari elkarrizketa (2009,Manu Robles-Arangiz Institutua).
- Loiolako hegiak (2010, Elkar eta BERRIA).
Imanol Murua Uriaren ibilbidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu