Imaz: "ASBren-eta legeztatze eztabaidak nekatu egingo gaitu"

2007ko martxoaren 30a
13:02
Entzun
"Ezker abertzalea ASBren kontuarekin ariko da orain, hurrengo astean ez dakit zer siglekin, gero EHAK ateratzeko, ondoren igual ANV, eta gero ez dakit zer gauza. Bi hilabetean eztabaida horrekin ibil gaitzake, denok horretaz hizketan, eta uste dut horrek nekatu egingo gaituela denok". Hala dio Josu Jon Imaz EAJren EBBren presidenteak Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB) alderdi berria Espainiako Barne Ministerioan aste honetan erregistratu dela-eta.

Imazen ustez, ezker abertzaleak "badaki" zer egin behar duen maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan parte hartu ahal izateko: "Benetako borondatea badu, ederki daki gaurko joko arauekin zer egin: indarkeriari buruz jarrera garbiagoa izan. Baldintza hori betetzen badu, ez du inolako arazoak izango hauteskundeetan egoteko", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

EAJ Espainiako Alderdien Legearen kontra dagoela berretsi du Imazek, eta Eusko Legebiltzarraren bidez saiatu zirela Auzitegi Konstituzionalean helegitea sartzen, "baina ezinezkoa izan zen, Batasunak [Sozialista Abertzaleek] PPrekin eta PSE-EErekin kontra bozkatu zuelako. Orduan esaten zuen Otegik: 'Ohorea da Espainiako legeen aurrean ez aurkeztea'".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.