Josu Jon Imaz Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Arabako Diputazioak sartutako helegitea tramitera onartzea "Ibarretxe planaren aurka Aznarren kanpainari bultzada emateko elementu mediatiko berri bat da". Imazek salatu duenez, "gaurko erabakia oinarri juridiko duinik gabe hartutakoa da".
Imazen esanetan, Eusko Jaurlaritzak ez du bat egiten erabaki honekin, "hori da erabaki honekin lortu duten gauza bakarra, gu ados ez gaudela esatea", izan ere, Ibarretxe planaren eztabaidak aurrera jarraitzen baitu.
"Kontentzioso administratiboaren jurisprudentzia guztia aztertuz gero, ez da horrelako kasu bakar bat ere aurkituko", nabarmendu du Imazek, eta "justizia politikoki instrumentalizatu" egiten dela salatu du.
Erreakzioak
Imaz: "Auzitegi Nagusiaren erabakia Aznarren kanpainei bultzada emateko elementu mediatiko bat da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu