Imaz: "Batasunak politika egin ahal izatea nahi nuke gatazka Euskal Herriko kaleetatik kentzeko"

2006ko martxoaren 13a
17:06
Entzun
Josu Jon Imaz EAJko EBBko lehendakariak "espero" du Arnaldo Otegi "etxera itzuliko dela gaur lo egitera". Arnaldo Otegi Batasuneko kidearen aurkako auzi saioa atzeratu egin dela jakin baino lehen egin ditu Imazek adierazpenak."Bihar bere hiritar eskubideak izan ditzan nahi dut, alderdi desberdinek elkarrekin lan egin dezagun, Batasunak barne, gatazka konpontzeko", adierazi du Baionan eskaini duen prentsaurrekoan. "Batasunak politika egin ahal izatea nahi nuke gatazka Euskal Herriko kaleetatik kentzeko".

Otegirekin "solaskide" gisa harremana duela argitu du Imazek. "Espero dut etorkizunean ere hala izatea". Imazen ustez, Pernando Barrenak "erantzunkizunez" hitz egin zuen igandean. "Horrela jarrai dezaten nahi nuke eta ahal duten guztia egin dezaten bortizkeria kentzeko Euskadiko kaleetatik”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.