Josu Jon Imaz EAJren EBBko lehendakariaren iritziz, Josep Lluis Carod-Roviraren auzian "espioitza" egon da, eta hori "demokratikoki larria" da. Euskadi irratian eskaini duen elkarrizketan esan duenez, "Aznarren aldeko kanpaina bat bultzatzeko" atera dute afera hau, eta "Carod-Rovira jipoitzeko". Estatu demokratiko batean horrelako auziak "ikertu" egin behar direla nabarmendu du, eta "horretarako ahalmena dutenak bildu egin beharko lirateke", adierazi du Imazek.
Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariaren esanetan, galdera ez da Carod-Rovira ETArekin bildu beharko litzatekeen ala ez. "Politikoki beste galdera bat egin beharra dago; zeinek erabakitzen du ETArekin non eta nola hitz egin, zeinek aukeratzen du, zeinek baimentzen du PPk?", irizten dio Imazek. Besteek ETArekin hitz egiten dutenean "PPk iskanbila" sortzen duela nabarmendu du, baina gogora ekarri du Zarzalejos Aznarren kabineteko kidea eta Marti Fluxa estatu idazkaria ETArekin bildu zirela.
Carod-Roviraren auzian "espioitza" eman dela azpimarratzeaz gain, Estatuaren ikerketa zerbitzuak "ERC bezalako alderdi demokratiko baten kontra" joan direla salatu du Imazek, "PPri mesede egiteko".
Carod-Roviraren eta ETA-ren arteko bilera
Imaz: "Carod-Roviraren auzian espioitza egon da, eta hori demokratikoki larria da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu