Josu Jon Imaz Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ez du ikusi inolako berrikuntzarik ezker abertzaleak aurkeztutako proposamenean, eta "ETArengandik aldentzen ez bada Batasunarekin ez dutela akordiorik egingo" azpimarratu du. Gobernu Kontseiluak egin ohi duen bileraren ondotik hitz egin du Imazek, eta egoera politikoa "soseguz eta lasaitasunez" hartzeko eskatu dio euskal gizarteari. Imazen esanetan, euskal gizarteak "irtenbideak behar ditu eta bazterrak gehiago nahastea".
Batasunak ETAri desagertzea eskatu behar diola esan du Jaurlaritzako bozeramaileak, eta "hortik aurrera badaki zer egin behar duen, Legebiltzarrera joan eta botoek ematen dioten legitimitateaz baliatuz eztabaidetan parte hartzea".
Egibar Arnaldo Otegirekin akordio batera iritsi den informazioen harira, "Eusko Jaurlaritzak ez duela ezer esatekorik" nabarmendu du Imazek.
Erreakzioak
Imaz: "Gaurko eskaintzan ez dago inolako berrikuntzarik"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu