Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ETAren amaierari inguruan egindako adierazpenen aurrean "zuhurtasunez aritzeko unea" dela azpimarratu du gaur Josu Jon Imaz EAJren EBBko presidenteak.
Imazen ustez une garrantzitsua bizi dugu, "aukeren unea" hain zuzen. EBBko presidentearen hitzetan momentu honetan " guztiek lan egin behar dugu uste osoarekin, arduratsu, zuhurtasunez eta diskrezioz". Era berean, "espekulazioak saihesteko unea" dela azpimarratu du.
Imazek argitu duenez, zuhurtasunerako deia egin duen arren ez du esan nahi izan Zapatero zuhurra izan ez denik: "Esan nahi dudana da, EAJk bizi dugun unearen garrantzia dela eta, ardura osoz, zuhurtasunez eta diskrezioz egingo duela lan". Oraindik zenbait oztopo dauden arren, "guztiok nahi dugun irtenbidea benetan lortzeko", besteak beste, zuhurtasuna beharrezko izango dela uste du EAJren EBBko presidenteak.
Baketzea
Imaz: "Zuhurtasunez aritzeko unea da, ez espekulaziorako garaia"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu