Josu Jon Imaz EAJren EEBko presidenteak esan du ez duela nahi "Batasuna gogoetan soilik geratzerik, bi pertsonen hilketaren aurrean erantzun garbia eman behar duelako". Batasunari "ausardia" eskatu dio bakea eraikitzeko, "baita bere etorkizun politikoagatik ere".
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak, berriz, "Batasunak bide politikoa ireki" beharko lukeela esan du TVE1en egin dioten elkarrizketan, "baina ez bere baitan zatiketarik egoteko, baizik eta bide politikoa beste ezeren gainetik jartzeko eta, hala, ETAri indarkeria uzteko eskatzeko". Zabaletaren ustez, Batasunak "hori ez badu egien, ez du etorkizun politiko erabakigarririk izango".
Imazek "ausardia" eskatu dio Batasunari eta Patxi Zabaletak "bide politikoa irekitzeko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu