politika

Imazek dio 'Ibarretxeren planetik abiatuta" negoziatu daitekeela hauteskundeak pasatakoan

2005eko martxoaren 9a
12:26
Entzun
EAJko EBBko presidente Josu Jon Imazek esan duenez, apirilaren 17an EAEko hauteskundeak egin eta gero, negoziatu daitekeela. Negoziaketa hori Ibarretxeren planetik abiatuko litzateke, eta Eusko Legebiltzarrean akordio zabalagoa bilatzea izango luke helburu. Horretan aurretik ere saiatu zirela esan du, baina PPk eta PSE-EEk ez zutela nahi izan dio.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu hitzok, eta EB-Berdeek egindako eskaerari garrantzia kendu dio. EB-Berdeek Estatutu Berrirako Proposamena erretiratu, eta berri bat egitea eskatu zion EAJ-EA koalizioari. EB- Berdeetako Javier Madrazok "akordio zabalago bat" nahi duela erakusten du horrek Imazen ustetan, eta nahi hori "guztiona da" gaineratu du.

Beraz, "saio serioa" egingo dutela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.