Inazio Uria zenaren familia, "lasaituta"

2010eko martxoaren 1a
15:31
Entzun
Inazio Uria zenaren familiak gaur adierazi du "lasaituta" daudela dio Beñat Aginagalde ustezko etakidearen atxiloketa dela-eta. Atxiloketekin "pozik" agertu da Uria familia, "bereziki" Aginagalderenarekin, euren "senar eta aitaren ustezko hiltzailea" delako. "Gure minak hor segitu eta zauriak irekita jarraitu arren, atxiloketa hauek eta gure aitaren hiltzailea kartzelan egongo dela jakiteak lasaitu egiten gaitu", diote Uriatarrek. Era berean, atzoko atxiloketetan parte hartu zuten poliziei "babesik zintzoena eta esker ona" adierazi die Inazio Uria zenaren familiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.