Datorren ostiralera arte iraun dezake inbestidura prozedurak, Zapatero hautagaiak lehen bozketan gehiengo osoa lortzen ez badu.
Gaur
Zapateroren hitzaldia. Eguerdiko hamabietan hasita, gobernu egitasmoa aurkeztu du Zapaterok.
Eztabaida. 16:00etan hasita, talde parlamentarioetako bozeramaileek ordu erdiko txanda bana izango dute: PPk aurrena, eta IU gero. Rodriguez Zapaterok denbora mugarik gabe erantzun ahal izango die, nahi duenean, eta bozeramaileek hamar minutuko txanda izango dute, hautagaiari erantzuteko. Talde txikiagoek bihar hitz egingo dute, talde nagusiek uste baino lehenago bukatzen ez badute behintzat.
Bihar
Eztabaidaren jarraipena. Bezperan txandarik izan ez zuten taldeek izango dute hitza: CiU-EAJ-ERC-IU-ICV-BNG taldekoek aurrena, talde mistokoek ondoren -CC, UPD eta NaBai- eta PSOEko bozeramaileak, azkena.
Lehenengo bozketa. Talde guztien txanda eta Rodriguez Zapateroren erantzunak bukatuta, bozketa egingo dute. Bozketa publikoa izango da: diputatuak banan-banan altxatu eta, hitzez, baiezkoa, ezezkoa edo abstentzioa emango dute. Gehiengo osoa beharko du hautagaiak (176 baiezko, gutxienez), lehenengo bozketa honetan. Lortzen ez badu, bigarren bozketa 48 ordura egingo da.
Ostiralean
Bigarren bozketa. Ostiralean izango da. Gehiengo sinplea lortzea aski izango du hautagaiak bigarren bozketa honetan: baiezkoak ezezkoak baino gehiago izatea, alegia. Aurretik, gehienez hamar minutuz hitz egiteko aukera izango du Rodriguez Zapaterok, eta bost minutuko txanda bana izango dute talde parlamentarioek.
Inbestidura prozedura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu