"Indar polizialen eskuetan gazte hauek jasan dezaketen tratuaren inguruan kezka" agertu du ezker abertzaleak

2009ko azaroaren 24a
12:21
Entzun
Bart gauean Euskal Herrian egin dituzten atxiloketen harira, ezker abertzaleak bere "kezka" agertu du "indar polizialen eskuetan gazte hauek jasan dezaketen tratuaren inguruan" eta haien "berehalako askatasuna" galdegin du.

"Berriro ere, atzerriko poliziak euskal gazteak atxilo eraman dituzte, Euskal Herriaren alde antolaturik lan egitearen salaketapean" nabarmendu du.

Ezker abertzalea azken hilabeteetan egiten ari den eztabaida politikoari dagokionez, "argi dago honi beldurra diola Estatu espainiarrak. Eztabaida hau eta ezker abertzalearen iniziatiba politikoa zapuzteko Estatuak horrelako operazio errepresiboak burutuko zituela jakina zen, izan ere, errepresioa da Estatu espainiarrak duen tresna bakarra". Gaineratu du "indar bidez itxi nahi ditu konponbide guztiak Estatu espainiarra ordezkatzen duen PSOEk. Armen bidez Espainiaren proiektua inposatzen jarraitu nahi du PSOEk".

Atxiloketa horiek salatzeko eta atxilotuei elkartasuna adierazteko datozen egunetan egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du ezker abertzaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.