Atzo iluntzean eta bart Getxon eta Elorrion (Bizkaia) izan diren kale erasoak gaitzetsi ditu EAk.Halako ekntzak normalizazio politikoa lortzeko prozesuarekin ez datozela bat nabarmendu du.
EAk komunikatu baten bitartez kale erasoak salatu ditu:‘’Demokraziaren oinarrizko printzipioen kontra doa’’. Gainera, normalizazio politikorako prozesua "bide demokratikoetatik" egin behar dela erantsi du, "elkarrizketaren bitartez eta euskal gizartearen berrespenaz osatau behar da".
Atzo iluntzean burua estalita zeraman jende talde bat autobus bati su ematen saiatu zen Getxoko Algorta auzoan. Une hartan Ertzaintzaren patruila bat igaro zen ondotik, eta erasotzaileek alde egin zuten. Elorrion, berriz, zabor edukiontziak gurutzatu dituzte kaletetan, eta su eman diete.
Politika
Indarkeria ekintzak eta normalizazio politikoa bateraezinak direla dio EAk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu