Indarkeria gaitzetsi ezean ezker abertzalea ez dela hauteskundeetan izango esan du Blancok

2007ko apirilaren 3a
18:01
Entzun
Jose Blanco PSOEko idazkari nagusiak ez du ikusten gaur-gaurkoz ezker abertzalea bozetan izateko baldintzak betetzen direnik; aldaketarik ezean, ez duela hauteskundeetan parte hartuko ziurtatu du Ser irratian: "[Ezker abertzaleak] ez du legea betetzen, ez du indarkeria gaitzesten. Badakite urrats hori egiten ez badute ez direla hauteskundeetan izango, ez indar politiko horrekin [ASB], ez bestelako hauteskunde zerrendekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.