Atentatua Trapagaranen/ Erreakzioak
Indarkeria pairatzen dutenei babesa emateko eskatu die Confebaskek euskal gizarte eta erakundeei
Confebask Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako patronalak Trapagarango enpresa batean bart gauean izandako leherketa gaitzetsi du eta ETAren indarkeria "miserablea" pairatzen dutenei "babesa" emateko eskatu die euskal gizarteari eta erakundeei ohar baten bidez. Euskal gizarteak espero duen behin betiko urratsa emateko eskatu dio Confebask patronalak ETAri "bakerako eta normalizazioarako bidea zabal dadin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu