PSE-EEko lehendakarigai Patxi Lopezek ziurtatu du PSE-EE izango dela "asmo independentisten eustorma", eta "bazterketa eza eta guztiontzako eskubideak" bermatuko dituela, "Bilduk eskainitako eta EAJk baimendutako marjinazioaren aurrean".
Donostian ekitaldi bat egin du PSEk, eta bertan egon da Lopez. Bere alderdiak proiektu "fidagarria" aurkezten duela nabarmendu du, eta kritikatu du EAJk "agenda ezkutua" darabilela. Murrizketarik ez egiteko konpromisoa adierazi du, eta Gipuzkoa "erreadikalismoaren laborategi" bilakatzea egotzi dio Bilduri.
"Urriaren 21ean berritu behar dugu euskal herritarrekin sinatu genuen kontratua, eta haiek erabakiko dute konfiantza ematen diguten edo ez", esan du Lopezek, eta erantsi du PSE "irabazteko" aurkezten dela bozetara.