Aste honetan BERRIAk elkarrizketa sorta bat argitaratuko du independentziari buruz. Elkarrizketa monografiko hauen bidez, gaia ikuspuntu ezberdinetatik jorratzea da helburu nagusia, egun gizartean irekita dagoen eztabaida aberasteko asmoz. Lehen elkarrizketatua Floren Aoiz Independentistak sareko kidea izan da eta bigarrena, Mixel Berhokoirigoin Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentearena.
Atzo, Andoni Perez Cuadrado EAko militantea eta Euskari Fundazioko kideari egindako elkarrizketa argitaratu zuen BERRIAk eta gaur, nazioarteko ekonomian aditua den Yolanda Jubetoren hitzak jaso ditu.
Elkarrizketa horien harira, Twitterren sortu diren aipamenak bildu ditu BERRIAk, Storify aplikazioaren bidez. Hona hemen emaitza:
[Storify]http://storify.com/pellourzelai/independentzia-hizpide[/Storify]