Bi dira biharko Aberri Eguneko hitzordu nagusiak. Batetik, Independentistak sareak Nazioa gara, estatua behar dugu lelopean ospatuko du, Irunen (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi). Bi adarreko manifestazioa antolatu dute: 11:30etan Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekutik abiatuko da adarretako bat, eta bestea, ordu berean, Irungo Txanaleta plazatik. Santiago zubian elkartuko dira manifestazioaren bi adarrak, eta, ondoren, han ondoan, Ficobako zabalgunean izango da ekitaldia.
Independentistak sarearen deialdiarekin bat egin dute, besteak beste, ezker abertzaleak, EAk, LAB sindikatuak, Aministiaren Aldeko Mugimenduak eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboak. Aralarrek eta ABk ordezkaritza bana bidaliko dutela iragarri dute.
EAJ, berriz, Bilbon egingo du Aberri Eguneko ekitaldia, Euskadi eraikitzen lelopean. 11:30etan hasiko da ekitaldi politikoa, eta Iñigo Urkullu EBBko presidentea izango da hizlari nagusia. Iragarri dutenez, "euskal aberri askeagoa, bidezkoagoa eta aberatsagoa" aldarrikatuko dute. Ondoren, bazkaria egingo dute eta arratsaldean erromeria Areatzan.
Independetistak sareak Irun eta Hendaian ospatuko du Aberri Eguna eta EAJk Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu