Fiskalak aurkeztu du helegitea. Behin betiko erabakia bizpahiru hilabete barru jakingo da. Presoari hirutan ukatu diote baldintzapean askatzea.
Ion Kepa Parotek 22 urte daramatza preso, eta Parisko Epaitegi Berezian hiru aldiz ukatu diote baldintzapean aske uztea. 2011ko udan onartu eta 2012ko urtarrilaz geroz aplikatzen den lege batean oinarriturik, epaileak hirugarrenean ondorioztatu zuen ez dituela betetzen baldintzapean aske izateko baldintzak.
Orain, laugarren eskaerari baiezkoa eman dio epaitegi batek, baina fiskalak helegitea aurkeztu du.