"Iragan suntsitzailera itzultzea ezinezko egiteko", gizarte sarea eratu nahi du Jaurlaritzak

2007ko irailaren 17a
18:09
Entzun
Duela urtebete onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Bakearen eta Elkarbizitzaren Plana, eta orain, "giza eskubideen defentsan oinarrituta, iragan suntsitzailera itzultzea ezinezko egiteko", gizarte sarea eratu nahi du. Hala esan du gaur Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzaren lehendakariak sailburu batzuekin eta nazioarteko zenbait aditurekin planaz egindako jarraipen bileran.

ETAk ekainean hautsi zuen su-etena eta, Ibarretxeren ustez, "inoiz baino indartsuagoa da gizartearen erantzuna ETAren atentatuen eta estortsioaren aurrean. Hori da planaren helburuetako bat".

Bost ardatz dauzka aipatutako egitasmoak: giza eskubideen aldeko sustapen lana, terrorismoaren biktimekiko elkartasuna, frankismoaren biktimekiko kalteen konponketa, eskubide zibil eta politikoen defentsa, eta torturaren prebentzioa eta presoen eta atxilotuen eskubideen defentsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.