Irailaren 18an amaitzen da EAJko afiliatuek presidentetzarako hautagaiak aurkezteko epea

2007ko irailaren 14a
18:01
Entzun
EAJren zuzendaritza berritzeko prozesuan, irailaren 18an amaitzen da afiliatuek EBBko lehendakaritzarako hautagaiak propsoatzeko epea. Goizean epea gaur amaitzen zela zabaldu bada ere, informazio hori zuzendu egin dute EAJko iturriek.

Atzo zabaldu zenez, dagoeneko zenbait afiliatuk Josu Jon Imazen aldeko sinadurak bilduta zituzten. EBBko egungo presidenteak, ordea, ez dela aurkeztuko eta politika utziko duela iragarri zuen herenegun.

Afiliatuen txanda gaur amaitzeak, ordea, ez du esan nahi EBBko lehendakarigaiak aurkezteko epea amaitzen denik. Aitzitik, herri batzarrek beren proposamenak egiteko aukera dute urrian; hautagai izan nahi dutenek, gutxienez hiru herri batzarren babesa bildu behar dute. Duela 4 urteko hauteskundeetan, prozedura hori erabili zuen Imazek hautagaitza aurkezteko.

EAJk 32.000 afiliatu inguru ditu, horietatik 24.000 bat Bizkaian. Presidentetzarako proposatua izateko nahikoa dira ehun sinadura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.