Irailaren 22an Jaurlaritzak aurkeztuko duen ekimenak "nahasmena" gainditzeko balioko duela uste du Azkaratek

2006ko irailaren 9a
14:41
Entzun
Konponbide prozesuari dagokionez azken asteetan gizartea "nahasteko" moduko mezuak eman direla iritzi dio Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak; areago, zenbait indarrek mezu horiek itxaropena murrizteko zabaldu dituztela iradoki du. Horri guztiari aurre egiteko Ibarretxe lehendakariak irailaren 22an proposamen zehatz bat aurkeztuko duela oroitarazi du Azkaratek, eta ekimen horrek nahasmena gainditzeko balioko duela nabarmendu du.

Eusko Legebiltzarrean, politiko orokorreko osoko bikuran, aurkeztuko du Ibarretxek ekimen hori. Lehenagotik ere lehendakariak berak zein Azkaratek iragarri izan dute egitasmo hori, baina zehaztasun handirik eman gabe. Bakar-bakarrik jakinarazi dute gizartearen parte-hartzea bideratzeko balioko duela proposamenak, prozesua "blindatzeko" modua herritarrak inplikatzea dela uste baitute.

Ildo horretatik, azken asteetan gizartea "nahasteko" eta itxaropena murrizteko ahaleginak izan direla iritzi dio Jaurlaritzako bozeramaileak, eta irailaren 22an aurkeztuko duten ekimenak egoera hori gainditzeko balioko duela nabarmendu du.

Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) egin ditu adierazpen horiek Azkaratek, katolikoentzako Gipuzkoako zaindari den andra mariaren eguna dela-eta egingo diren ospakizunetan izan baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.