Irakeko barne ministroak jakinarazi duenez, Irakeko Legebiltzarreko presidentea den Mahmud Mashadani presidente sunitaren anaia gatibu hartu du bart gizon talde armatu batek. Bagdaden bahitu dutela esan du iturri berak, gehiengo xiita duen auzune batean.
Antza denez, Bagdadeko Hurrija auzo xiitan kotxean zihoala, talde armatu batek kotxetik atera eta beraiekin eraman zuen.
Joan den otsailaren 22an eraso batean Samarra hiriko santutegi baten kupula txikitu zutenetik, hainbat bahiketa izan dira Iraken. Abuztuaren 26an Taisir Mashadani diputatu sunita aske utzi zuten. Ekainean hartu zuten gatibu bere bizkarzainekin auzo xiita batean zegoenean. Bahiketaren inguruko xehetasunik eman ez arren, bahitzaileek AEBetako tropek atxilotutako 25 xiita aske uztea eskatu zuten.
Irakeko Legebiltzarreko presidentearen anaia bahitu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu