Nazio Batuen Erakundeak (NBE) gaur jakinarazi duenez, 2006. urtean Iraken gatazkaren ondorioz 34.500 zibil hil zituzten (34.452, hain zuzen). Alde handia dago hildako zibilez Irakeko Gobernuak emandako datuetatik, honen arabera iaz 12.000 izan zirelako. NBEk esan du Irakeko Osasun Ministeriotik, herrialdeko ospitaleetatik eta beste erakunde batzuetatik lortu dituela datuak.
Iaz Iraken zauritutako zibilak, berriz, 36.685 izan ziren, NBEko datuen arabera.
Iraken iaz 34.500 zibil hil zituzten, Nazio Batuen Erakundearen arabera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu