Azken hilabeteotan, euskarazko idatzizko hedabideetako hainbateragile elkarrekin aritu gara lanean, sektorearen azterketa egiteko oinarriak jartzen eta egungo egoerari buruzko gogoetaegiten.
Eusko Jaurlaritza 2006ko aurrekontua prestatzen ari den unehonetan, diru-laguntzen inguruko gogoeta egin dugu eta berau Administrazioari nahiz alderdi politikoei jakinarazten arigatzaizkie, eskaera zehatzak eginez. Alderdiekin eta Kultura Sailarekin partekatzen ari garen gogoeta eta eskari horiekpubliko egitera agertu gara gaur zuen aurrean. Hiru puntu ditugu azpimarratzeko:
1. Diru-laguntzen epeak. Gaur egun, urtearen hamargarrenhilabetean sartu eta gero, oraindik, ez dakigu ez 2005eko diru-laguntzen zenbatekoa ez laguntza hori noiz jasoko dugun. Egoera hau, zoritxarrez, ez da berria, urtero gertatzen baitagauza bera. Urte berri baten eta legealdi berriaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari eskatu diogu diru-laguntzenzenbatekoa urtearen lehen sei hilabetekoan jakin eta ordaintzeko modua egin dezala.
2. Euskarazko komunikabideen laguntzarako Kultura Sailak jartzen duen diru saila ez da handitu azken bost urtean, diru-laguntzetarako erabilitako 2005eko diru kopurua 2000koaren parekoa da, hau da, 3.800.000 eurokoa. Diru sail horretatik,3.280.000 euro dira idatzizko euskarazko prentsari dagozkionaketa kopuru honek ez du izan epe horri dagokion KPIaren garapenik ere ez. Beraz, urtetik urtera, kostuen hazkundeetengabearen eraginez, gero eta baliabide gutxiago dugu euskarazko hedabideek gure jarduera garatzeko. Urte hauetanguztietan, euskarazko idatzizko hedabideok urrats handiak egin ditugu: ekimen berriak sortu, lehengoak sendotu (maiztasuna,kalitatea eta zabalkundea handituz), giza baliabideak hobetu etahori guztia gure bitartekoekin egin behar izan dugu, bakoitzak jasotako laguntzak txikitzen joan diren bitartean. Hala ere,Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak berak estrategikotzat jotzen duen komunikabideen eremuak, oraindik, sendotasunmaila nahikoa ez du lortu eta laguntza publikoak ezinbesteko ditu. Idatzizko prentsa oinarritzat hartuta, elkartu garen eragileen artean egin ditugun estimazioen arabera, egungoeuskarazko prentsa idatziak milioi bat euro gehiago beharko lituzke 2006. urterako eta idatzizko prentsari dagokion aurrekontuan hazkunde hori aurreikusteko eskatu diegu KulturaSailari eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiei.
3. Era berean, euskarazko gainontzeko hedabideen egitasmoak(irratiak, ikus-entzunezkoak, interneteko hedabideak) behar denneurrian babestuak izan daitezela eta beraiek egiten dituzten eskariak aintzat hartuak izan daitezela eskatzen ditugu.Euskarazko prentsa idatziko eragileok egiten ditugun eskariak bestelako hedabideek egiten dituztenekin osagarriak dira, etadenak jasoak izan daitezen lan egingo dugu.
Irakurri duten testua, oso osorik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu