Iribasen agerraldia, bost esalditan

2015eko otsailaren 3a
21:16
Entzun

Mapa soziolinguistikoaren emaitzak aurkeztu ditu Nafarroako Parlamentuan Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak. Datuak jakinarazteaz aparte, euskararen ofizialtasunaren inguruan aritu dira eztabaidan Iribas eta oposizioko taldeak. Kontseilariak esandakoak dira segidakoak, bost esalditan laburtuta:

- "Ez da nafar hobea edo kaskarragoa euskara jakiteagatik edo ez jakiteagatik"

- "Ziur tuterarrek nahiago dutela mediku ona izan, nahiz eta euskaraz ez jakin"

- "Erriberan gehienak ez dira euskaldunak. Ez ezin dutelako, baizik eta ez dutelako nahi"

- "Espainiar guztiok flamenkoa ikasi behar ez dugun bezala, nafar guztiok ez dugu euskara jakin beharrik"

- "Ez da Nafarroa anitz honetan bilatu behar gizartean existitzen ez den uniformitaterik"

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.