Iritsi da Madrilera Fernando Traperoren gorpua

2007ko abenduaren 6a
17:26
Entzun
Fernando Trapero (Madril, 23 urte) guardia zibila larunbateko tiroketaz geroztik Baionako erietxean egon da, eta haren gorpua gaur 15:40an aldera iritsi da Madrilera. Alfredo Perez Rubalcaba eta Jose Antonio Alonso Espainiako Gobernuaren Barne eta Defentsa ministroek, Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteak, Antonio Camacho Espainiako Estatuko Segurtasun idazkariak, eta Joan Mesquida Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren koordinatzaile nagusiak hartu dute, besteak beste.

Bihar 12:00etan Valdemoron (Madril, Espainia) hileta egingo dute, eta arratsaldean emango diote lur Traperori, El Tiemblon (Avila, Espainia); hangoa du familia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.