Irlandako Gobernuko kide den Alderdi Berdeak hauteskundeak aurreratzea eskatu du
Irlandako Gobernuak laguntza eskatu izanak hautsak harrotu ditu, eta dagoeneko Gobernuko kide den alderdietako batek, Alderdi Berdeak, hauteskundeak aurreratzea eskatu du. John Gormley da Alderdi Berdeko presidentea, eta Irlandako Ingurumen ministroa; bere hitzetan irlandarrak engainatuak sentitzen dira, eta beranduenera urtarrileko bigarren hamabostaldian hauteskundeak egin beharko lirateke. Bere alderdiak erabaki hori larunbatean hartu zuela esan du, eta Brian Cowen lehen ministroak badakiela jada. Alderdi txikia izan arren, ezbaian jartzen du erabaki horrek Irlandako Gobernua, gehiengo oso txiki baitu. Gainera, FF alderdiko hautagaiak ostegunean Donegal konterriko hauteskundeak galtzen baditu, alde hori are eta txikiagoa izango litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu