Irrintzi erakundeak, idatzi baten bidez, bere gain hartu ditu hilaren 11n Lapurdin Baionan PS alderdiaren egoitzaren kontra eta Miarritzen turismo bulego baten kontra egindako eraso saioak, baita Bokalen "armaz" tren geltokiaren kontra egindako eraso ahalegina ere.
Baionan eta Miarritzen bi lehergailu topatu zituzten su-hiltzaileek. Indargabetu egin zituzten.
Frantsesez bidali dute idatzia -jaso dutenek diote akats ortografiko asko dituela-, eta "Frantziako Gobernuak errepresioan erantzukizun garrantzitsua" duela salatu dute. "Inplikatuen arteko elkarrizketa" eskatu dute, eta "Frantziak" horri eutsi egin behar diola, "Euskal Herrian bake eta demokraziarantz joateko bide berriak topatzeko".
Ekintzak egiten jarraituko dutela diote, "biktimarik eragin gabe".
Irrintzik joan den urteko urrian beste bost eraso hartu zituen bere gain.
Irrintzi-k bere gain hartu ditu lehengo asteko erasoen saioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu