Jaurlaritzaren Estatutu proposamena

"Irtenbide demokratikoaren eta errepresioaren artean" hautatzeko garaia dela iritzi dio Permachek

2004ko abenduaren 30a
12:14
Entzun
Zalantzarik gabe Euskal Herria "aro politiko berri batean" dagoela esan du Joseba Permach SA Sozialista Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak. Presoak, iheslariak eta errepresaliatuak gogoan hartuta hasi du Permachek bere hitzaldia, eta"errepresioren porrotaren" adibide direla adierazi du.

Ildo horretatik, PSEri zuzendu zaio, sozialistei galdera zehatza eginez: hots, haien hautua Itun Antiterroristaren eta errepresioaren bidetik gatazka iraunaraztea ala irtenbide demokratikoa bilatzea den itaundu die. SAko legebiltzarkidearen arabera, bi aukera horien arteko hautua egiteko unea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.