Iruñea, zenbakitan

2009ko uztailaren 6a
09:21
Entzun
592 ekitaldi. Iruñeko Udalak sanferminek irauten duten egunetarako antolatutako ekitaldiak. Kontzertuak, erraldoiak, dantzariak... Ekimen ofizialez gain, ordea, hamaika dira unean-unean sortzen direnak.

100.000 triptiko. Horiek izango dira Iruñeko Udalak bisitarien artean banatuko dituen triptikoak. Turistentzako interesgarriak izan daitezkeen guneak nabarmentzen dituen hiriko planoa, entzierroari buruzko gomendikoak eta hiritartasun arauak izango ditu liburuxkak.

11.500 eserleku gehiago. Renfek indartu egingo du tren eskaintza sanferminetarako. Hala, distantzia luzeko bidaietan (Bartzelona eta Madrildik Iruñera eta alderantziz) ohi baino 11.530 eserleku gehiago eskainiko ditu. Eta distantzia ertainekoetan (Zaragoza, Gasteiz eta Irundik Iruñera eta alderantziz) ohi baino 11.500 eserleku gehiago izango dira.

2.500 langile. Horiek izango dira babes zibilerako planaren barnean lanean ariko diren langileak. 1.380 segurtasunaz arduratuko dira -haien artean 930 polizia-. Haietako 685 osasun artapenetan, 200 prebentzio eta sarbideen kontrolean. 35 komun izango dira jendearen eskura Iruñean sanferminetan, normalean egoten diren 27ekin batera, Udalak 18 komun gehiago jarriko baititu kaleetan.

06:00 itxiera ordua. Hori izango dute itxiera ordua taberna, kafetegi eta gisakoek. Diskotekek eta festa aretoek, berriz, goizeko zazpiak arte izan ahalko dituzte ateak irekita. Hiru orduz eduki beharko dituzte ateak itxita, gainera, itxieratik irekierara.

9 festa egun. Datu eta zenbaki gehiago ere badaude, noski, nahi adina, baina hauek dira batzuk. Nahikoa zenbaki bederatzi festa egunerako. Eta, halere, zenbaki gutxi, festaren neurria behar bezala emateko. Oraingoz, baina, bi egun baino ez dira falta, bederatzi festa egunak hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.