UDALAREN ERREAKZIOA

Iruñeko Udalak helegitea jarriko du epaiaren aurka

2016ko maiatzaren 6a
18:01
Entzun

Joseba Asiron Iruñeko alkatea prentsaurrera atera da, bi haur eskolaren hizkuntza eredua aldatzeko erabakia epaile batek baliogabetu ondoren. Iragarri du udalak helegitea jarriko duela ebazpenaren aurka eta zerbitzu juridikoei jarraiki emanen dituztela pausoak.

Haur eskoletako aldaketei babes osoa eman die Asironek, eta ohartarazi du irmoki defendatuko dituztela: "Pertsona guztiei eskubide guztiak bermatzeko apustua eginen dugu".

Emandako datuen arabera, 52 familiak jo dute epaitegietara. 200 familiei eragin zien aldaketak, eta 1.300i eraginen lioke epailearen erabakiak. Laura Berrok (Aranzadi) eta Edurne Eginok (Ezkerra) babesa berretsi diete haur eskolen aferan hartu ziren erabakiei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.