Iruzurraren itzala

2008ko martxoaren 3a
09:58
Entzun
Erresuma Batuko The Guardian egunkariak hauteskunde bezperetan salatu duenez, Kremlin atzoko bozen emaitzak «faltsutzeko eta nahi bezalakoak lortzeko plana» du, iruzurraren bidez eta jendea bozkatzera joatera behartuta. «Gobernadore, eskualdeetako funtzionario eta baita irakasle buruei ere esan zaie Dmitri Medvedeven aldeko gehiengo zabala lortu behar dutela, bestela beren lanpostuak gal ditzaketela», dio egunkariak. Eta Golos behatzaile talde independenteko eledun Marina Dashenkovak dio bozkatzera joateko mehatxuen salaketa ugari jaso dituela. %70 inguruko parte-hartzea eta bozen %72 inguru Medvedeventzako lortu nahi zuen Putinen gobernuak The Guardian-en arabera, eta hauteskunde batzorde zentralak zabaldutako datuek emaitza horiek berresten dituzte.

Halere, adituek uste dute benetako parte-hartzea %25-50 artekoa izango zela. Baina, diplomatikoak eta iturri independenteak aipatuta, The Guardian-ek zioenez, parte-hartze apal horri aurre egiteko Kremlinek prestatua zuen maniobra hauxe da: hautes-ontziak erabili gabeko botopaperekin betetzea eta eskualdeetako funtzionarioek Hauteskunde Batzorde Nagusiari parte-hartzearen datu puztuak ematea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.