Islandiak bertako bigarren banketxerik handiena nazionalizatu du

2008ko urriaren 7a
12:14
Entzun
Islandiak ere nazionalizatu du banketxe bat: Landsbanki, hango bigarren handiena. Islandiako finantza sistemaren eta banketxe nazionalaren "kiebra" saihesteko premiazko neurri gisa jo du Gobernuak. Ados azaldu da oposizioa.

"Landsbanki nazionalizatuta, merkatuko eta banketxe arloko operazioek segitzea ziurtatuko dugu", agertu du banketxeak.

Horretaz gain, 500 milioi euroko mailegua eman diote Islandiako banketxerik handienari: Kaupthing-i.

Errusiak, berriz, lau mila milioi eurokoa eman dio Islandiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.