Israelek 18 palestinarren hilotzak atxikitzen dituela salatu du NBEk

2016ko maiatzaren 6a
12:09
Entzun

Israelen ekintzak ikertzeko NBEren batzordeak salatu duenez, 2015eko urriaz geroztik segrtasun indarrek hildako 70 palestinarren gorpuak hainbat hilabetez izan dira Tel Aviven esku; horietatik 18 ez dizkiete oraindik itzuli familiei.

Horretaz gain, Nazio Batuen Erakundeak nabarmendu du Israelgo Gobernuak debekatu egin duela gorpu horiei autopsiarik egitea eta kasu askotan ez dituztela bete haiek gordetzeko beharrezko baldintzak: "Gorpuetako asko desitxuraturik daude familiek jasotzen dituztenean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.