Israelen azken erasoa Gazako Atzerri Ministeritzaren kontra izan da. Guztira 10 zauritu daude gehienak 12 urte baino gutxiagoko umeak dira. Ministeritzako bozeramaileak esan duenez erasoaren helburua Ministeritzaren “egitura” izan da.
Gazan lekuko batzuk adierazi dutenez “erasoa egiteko erabili dituzten hegazkinak F16 motatakoak izan dira eta jaurtigaiak bota dituzte”. Ministeritzaren kontra hiru jaurtigai bota dituzte eta neurri batean hondatuta geratu da. Eraikuntzaren bostgarren eta seigarren pisuak izan dira kaltetuenak, pisu horietan Mahmud Alzahar ministroaren bulegoak daude.
Gobernuaren kideen kontrako hirugarren erasoa da bart gauekoa. Lekukoek adierazi dutenez Remal auzoan ikusi dituzte hegazkinak. Gobernuaren bulegoen inguruetan hegan egiten ari ziren eta bapatean eztanda handi bat entzun zuten.
Gazaren kontrako Israelen operazioaren gertaera gogorrenak atzo bizi ziren . Guztira 25 pertsona hil ziren, horien artean familia bereko bederatzi kide, horietako zazpi umeak ziren.
EKIALDE HURBILA
Israelek airez erasotu du Gazako Atzerri Ministeritza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu