Israelek beste bi palestinar hil ditu Gazan

2011ko urriaren 31
15:48
Entzun

Israelgo armadak beste bi palestinar hil ditu gaur Gazan (Palestina), gidatu gabeko hegazkin batekin Jan Yuneseen egindako eraso batean. Erresistentzia Herri Batzordeetako kideak dira bi hildakoak, hango iturriek eta mediku zerbitzuek esan dutenez. Hegazkinak Gazan segitzen du.

Israelen arabera, "zelula terrorista batek" aurretik bere herrialdera lau kohete bota ditu, eta horregatik erantzun du berak. Kohete haiek ez dute kalte pertsonal eta materialik egin.

Larunbatean bost lagun hil zituen Israelek Gazan tankera bereko eraso batean, eta atzo beste bost. "Ez dugu onartuko gure herriko zibilen eta soldaduen aurkako erasorik. Ondorioz, Israelgo Estatuaren kontra terrorismoa darabilen orori gogor egingo diogu", esan du.

Azkeneko hiru egunetan hildako hamabi lagun horietatik bederatzi Jihad Islamikoko kideak ziren. Talde horrek atzo su-etena eman zuen arren, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ez du menia aitortu.

Beste hildako bat iheslarien gune bateko leherketan

Palestinar bat hil eta beste zauritu egin dira gaur Gazan, iheslarien gune batean izandako leherketan. Jabalian izan da gertaera, eta Poliziak ikerketari ekin dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.