Israelek bost palestinar hil ditu

2010eko ekainaren 1a
17:01
Entzun
Israelgo armadak ustez bere herrialdera sartu nahi zuten bi palestinar hil ditu gaur Gazan (Palestina), tiroketan. Jan Yunes inguruan egin diete eraso, Israel eta Gaza banatzen dituen mugako hesian. Beste hiru Gaza iparraldean hil dituzte, Israelgo armadak airez tiro egin ostean. israeldarren arabera, koheteak jaurtitzera zihoazen ekintzaileak Israel aldera. Horiei tiro egin ostean, "bigarren mailako leherketak" egin dituzte iparraldean, baina ez dute xehetasun gehiagorik eman.

Gaur goizean Israelgo armada Gazan sartu da, eta ondorioz tiroketak hasi dira, baina ez dute argitu horrek palestinarren hilketekin harreman zuzenik duen. Giroa nahasten ari da inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.