Israelek ez dio giza laguntza daraman ontzi bati Gazara pasatzen utziko

2010eko ekainaren 1a
16:23
Entzun
Rachel Corrie Irlandako itsasontziak giza laguntza darama Gazara, eta gaur edo bihar iristekoa da, baina Israelek ez dio pasatzen utziko, honek jakinarazi duenez. Matan Vilnai Israelgo Defentsa ministrordeak hango armadako irratian esan duenez, Israelek "ez du onartuko Gazako blokeoaren haustura".

Elikagaiak, sendagaiak, papera eta oinarrizko produktuak daramatza Rachel Corrie ontziak.

Egiptoko presidente Hosni Mubarakek jakinarazi du Rafa Egiptotik Gazarako pasabidea zabalduko duela giza laguntza eta sendagaiak eraman ahal izateko, eta gaixorik dauden palestinarrak handik atera ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.