Kofi Annan NBEko idazkari nagusiak eta Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak nazioarteko indar bat Libanoko mugan hedatzea eskatu dute gaur. Hain zuzen ere, bertako egoera "egonkortzeko" asmoz. Indarkeria amaitzeko bide bakarra nazioarteko indarrak bidaltzea dela iritzi dio Blairrek. Kofi Annanek indarkeria albo batera uzteko deia egin die gaur Israeli eta Hezbolari.
Antza denez, Israelgo Gobernuak ez du horrelakorik onartuko. Ehud Olmert Israelgo lehen ministroaren hurbileko pertsonek adierazi dutenez, Beiruteko Gobernuak egin behar lukeena honakoa da: Hezbola armagabetu eta bere Armada bidali mugara lasaitasuna ezartzeko.
G8ko kideen bileratik kanpo San Petersburgon (Errusia) bildu dira gaur Tony Blair eta Kofi Annan.
ekialde hurbila
Israelek ez du onartuko nazioarteko indarrik Libanoko mugan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu