Palestinako Hauteskundeak
Israelen izaera onartzeko eskatu dio Hamasi Katsav presidenteak
Moshe Katsav Israelgo presidenteak gaur azaldu duenez, bakea posible izateko Palestinako hauteskundeak irabazi dituen Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduak Israelgo Estatuaren existitzeko eskubidea onartu behar du. "Hamasek bake irudia emango du Israelen existitzeko eskubidea onartzen badu eta terrorismoa alde batera uzten badu". Yediot Ahronot egunkari israeldarrari azaldu dionez, "orduan bakarrik izango gara gai bakerako urratsak emateko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu