Israelgo Armada Rafahko etxeak eraisten hasi da

2004ko maiatzaren 14a
13:22
Entzun
Israelgo Aramadako soldaduak gaur goizean Gazako Rafah hiriko etxeak behera botatzen hasi dira. Hala D-9 eskabadora blindatuak Rafahko errefuxiatu gune inguruko hainbat etxe bota dituzte. Testigantza palestinar urrien arabera ez zaie jakinarazi noiz amaituko diren etxe erisketak.

Operazio hau Israelgo lehen Ministro Ariel Sharonek agindutako 'Filadelfiako korridorearen eraikuntza" planaren barnean dago. Israelgo informazio iturriek jakinarazi dutenez plan honen asmoa bederatzi kilometro luze eta beste ehun kilometro zabal duen korridoreraren tamaina handitzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.