Ekialde Hurbila

Israelgo Armadak alde egin du Arafaten egoitzatik

Operazioan hainbat palestinar atxilotu dituztela adierazi dute buruzagi militarrek, eta ez zela PANeko buruaren aurkakoa

2004ko maiatzaren 4a
11:53
Entzun
Zenbait orduz Jasser Arafat PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidentearen egoitza inguratuta eduki ondoren, goizeko lehen orduan alde egin du Israelgo Armadak gune hartatik, Erretiratu ondoren, Israelgo buruzagi militarrek jakinarazi dute zenbait palestinar atxilotu dituztela operazioan, eta, hasieran besterik zabaldu bada ere, ez zela Arafaten kontrakoa.

Bart goizaldean hesitu dute Israelgo indarrek Mukata, hau da, Zisjordaniako Ramala hirian PAN Palestinako Aginte Nazioanalak duen egoitza nagusia. Jasser Arafat presidentea han konfinatuta bizi da 2001eko abenduaz geroztik.

Hasieran, operazioa Arafaten kontrakoa zela zabaldu da, duela egun batzuk, apirilaren 23an, haren kontrako mehatxuak berritu baitzituen Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak. Hain justu, George Bush AEBetako presidenteari Arafat ez erasotzeko egindako promesa jadanik bertan behera geratu zela esan zuen Sharonek.

Israelgo buruzagi militarrek, ordea, gezurtatu egin dute operazioa PANeko buruaren kontrakoa zela. Aitzitik, zenbait palestinar atxilotzea zutela helburu jakinarazi dute, eta zenbait pertsona atzeman dituztela, kopururik zehaztu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.