Goizaldean Israelgo Armadak airez egin dio eraso, berriro, Gazari. Hiru solairuko eraikin batek lurra jo du leherketa baten ondorioz eta bikote bate eta bere zazpi seme-alabak hil dira. Eztanda horren ondorioz beste 18 pertsona ere zauritu dira. Bien bitartean, Israelgo Armadako tankeak Gaza erdigunera sartu dira bart gauean. Erasoko sarraldi horretan Palestinako polizia bat hil da.
Gutxienez, bederatzi palestinar hil dira gaur, besteak beste familia bateko gurasoak eta 4 eta 16 urte bitarteko beraien seme-alabak Israelgo Armadak Gazaren aurka egindako bonbardaketan. Hiru solairuko etxebizitza bat eraitsi dute erasoan. Armadako iturrien arabera, erasoaren helburua Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduko kideak hiltzea zen.
Antza denez, Hamaseko hainbat buruzagi zauden lurra jo duen etxe horretan. Tartean, Mohamed Dif Hamaseko ekintzailea. Israelgo Armadak jakinarazi duenez, Mohamed Dif zauritu dute erasoan. "Eraso bat egon da Gaza iparraldean Hamas talde terroristako ekintzaileek erabiltzen dituzten azpiegituren aurka", azaldu du Aramadako bozeramaile batek.
Tankeak Gaza erdian
Aire erasoa burutzerako, Israelgo Aramdaren tankeak Gaza erdigunean sartu ziren atzo gauen. Horrela, zabaldu egin dute Israelen esanetan Gilad Shalit bahitutako soldadua askatatzeko helburuarekin abiatutako erasoaldia. Israelgo Armadak baieztatu du erasoko sarraldia eta jakinarazi du Palestinako polizia bat hil dela Israelgo seguratsun indarren eta palestinarren arteko borroketan. Liskar horietan beste bi lagun zauritu dira.
Ekialde hurbila
Israelgo Armadak bederatzi palestinar hil ditu gutxienez eta Gaza erdiguneraino sartu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu