PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek "gizateriaren aurkako erasotzat" jo du israeldarren erasoa. Ohar baten bidez honakoa azpimarratu du Abbasek: "Presidentearen ustez, azpiegitura zibilen eta kolektiboen aurkako erasoa zigor kolektiboa da eta gizateriaren aurkako krimena".
PANeko presidenteak dei egin dio nazioarteari operazioari amaiera emateko Israeli presio egin diezaion.
Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak iragarri du operazioak datozen egunetan ere jarraituko duela. Ziurtatu du ez dutela Gaza okupatzeko asmorik eta euren helburu bakarra Gilad Shalit soldadua askatzea dela.
ekialde hurbila
Israelgo Armadaren operazioa "gizateriaren aurkako erasotzat" jo du Mahmud Abbasek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu