EKIALDE HURBILA

Israelgo soldaduaren truke Palestinako presoak aske uztea proposatu dio Abbasek Ricei

2006ko uztailaren 26a
12:32
Entzun
Mahmud Abbasek Palestinako presidenteak proposamen bat egin dio Condoleezza Rice AEBtako Estatu idazkariari: Guilad Shalit bahitutako Israelgo soldaduaren truke preso palestinarrak askatzea. Gainera proposamenak dioenez, Israelek Palestinako presoak aske utzi behar ditu -8500 inguru-, Gazan eta Zisjordanian gauzatutako operazio militarrak bertan behera geratu behar dira eta palestinarrek bizi duten boikot ekonomikoa ere konpondu behar da.

Palestinako presidenteak berretsi duenez proposamenak Palestinako mugimendu guztien babesa dauka, besteak beste, Hamas eta PAN Palestinako Aginte Nazionalarena. Mahmud Abbasek eta Condoleezza Ricek atzo bilera izan zuten azken asteetan Ekialde Hurbilean bizi den egoeraz hitz egiteko eta irtenbideak bilatzeko.

Hainbat segurtasun buru kargutik kendu ditu Abbasek

Bestalde, Palestinako presidenteak hainbat segurtasun buru kargutik kendu ditu Naplusan. Iturri palestinarrak adierazi dutenez zigor neurri bat da. Izan ere joan den uztailaren 19an ekintzaile palestinar batzuk PANren egoitzara sartu ziren eta Israelgo Armadak egoitza erasotu eta suntsitu egin zuen. Operazio hartan Israelgo Armadak sei palestinar hil zituen eta gainera 150 pertsona atxilotu zituen.

Egun hartan gertatutakoagatik kargutik kendu ditu Machid Jatib Naplusako segurtasun burua eta beste sei arduradun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.