Istiluak Grezian, Maiatzaren 1eko manifestazioetan
Istilutsua gertatzen ari da Maiatzaren 1a Grezian, nazioarteko albiste agentzien arabera, batik bat, Atenasen eta Tsalonikan. Krisiak gogor astindu du azkenaldian Grezia, herritar askoren iduriko, gobernuen kudeaketa txar eta ustelkeriaren ondorioz, eta protesta egiteko baliatu dute Langileen Nazioarteko Eguna. Poliziak adierazi du manifestarien aurka oldartu behar izan dela bankuen bulegoei eta beste erakunde batzuei eraso dietelako. Nolanahi ere, enfentamendu gogorrak ari dira gertatzen manifestarien eta Poliziaren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu